Mahaiaren bueltan eta kantuan goxatu dute Euskaraldia Beizaman

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 1a

Festa giroan elkartu ziren atzo iluntzean Beizamako ostatuan, Euskaraldia dela-eta antolatutako ekitaldian, 30 bat lagun. Gaztaina erreak dastatuz borobildutako afariaren ondoren, eztarriak behar bezala berotuta, euskal kantuak abestuz eman zuten gaua, Iñaki Labakak gidatuta. Hona hemen, atzoko afari musikatuaren argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide