Beizaman ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 20a

Beizaman ere bat egin dute hastear den Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dute egitasmoa, eta herritarrak ahobizi eta belarriprest rolak hartzera animatu ditu udalak. 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena, herriko ostatuan eta udaletxean eskuragarri dauden orriak beteta. Horrez gain, Internet bidez ere eman daiteke izena, lotura honetan. Izena ematen duten herritarrek azaroaren 23tik aurrera jaso ahal izango dituzte txapak, udaletxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide