ETB1eko Herri txiki infernu handi saioa grabatu zuten duela gutxi Beizaman, eta atzo, osteguna, saio horren proiekzioa egin zuten herriko frontoian. 20:00etan hasi zen ekitaldia, eta ehun herritar inguru bildu ziren bertan. Han izan ziren Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak nahiz Xebastian Lizaso bertsolaria. Besteak beste, herriko hainbat bizilagun eta udaleko ordezkariak azaldu ziren saioan, eta bertaratu zirenek ederki gozatu zuten.
Hona hemen atzoko grabaketa saioan hartutako irudiak:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide