Mikel Larrañagak eta Eneko Otañok Lehen Maiako Aizkora Txapelketako finala jokatuko dute igandean

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 23a

Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da lehia 12:00etan hasita. Larrañagaz eta Otañoz gain, beste lau aizkolari ariko dira nor baino nor: Joseba Otaegi, Aitzol Atutxa, Iker Vicente eta Iñaki Azurmendi.

Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Eneko Otaño beizamarrak Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketan parte hartuko dute igandean. Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da lehia 12:00etan hasita, eta Larrañagaz eta Otañoz gain, beste lau aizkolari ariko dira nor baino nor: Joseba Otaegi zizurkildarra, Aitzol Atutxa dimarra, Iker Vicente otxagabiarra eta Iñaki Azurmendi beasaindarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide