Finalera sailkatu diren aizkolariak.
Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu dute gaur Lakuntzan (Nafarroa), eta eskualdeko bi aizkolari sailkatu dira finalera: Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Guztira, 11 aizkolari aritu dira gaurko proban, eta aurreneko seirak sailkatu dira finalera. Hain zuzen ere, honela gelditu da gaurko sailkapena: Iker Vicente sailkatu da lehenen, Mikel Larrañaga bigarren, Aitzol Atutxa hirugarren, Joseba Otaegi laugarren, Eneko Otaño bosgarren eta Iñaki Azurmendi seigarren.
Final handia urriaren 28an jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan.