Beizama gaztak irabazi du Gipuzkoako 34. Artzain Gazta Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 2a

Patxi Otaegi sariarekin. (Goierriko Hitza) Gaur, igandea, Legazpin izan da Gipuzkoako 34. Artzain Gazta Txapelketa, eta Beizama gazta nagusitu da lehian. Goierriko Hitzak azaldu duenez, lehen postua lortzea "ohorea" izan da Patxi Otaegi beizamarrarentzat. Lehian bigarren Elgoibarko Mausitxa gaztandegia nagusitu da, eta hirugarren Gabiriako Baztarrika. Legazpiko gazta onenaren saria, berriz, Makatza baserriko kideek lortu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide