Eneko Otaño txapela janzten. (Eneko Otaño)
Gipuzkoako bigarren mailako Aizkolari Txapelketa jokatu zuten atzo Asteasun, eta Eneko Otaño beizamarrak irabazi zuen lehia. Lau kanaerdiko eta 60 ontzako bi ebaki behar izan zituen, eta 15 minutu eta 15 segundo behar izan zituen lan horiek egiteko. Bigarren postuan Aratz Mugertza sailkatu zen; ia minutu bat gehiago behar izan zuen hark lanak bukatzeko.