IRUDI BILDUMA: Zapore gaziarekin bukatu dituzte San Pedro jaiak Beizaman

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 2a

Beizamako jaiek bukaera gazia izan dute; izan ere, igande goizaldean 85 urteko gizon bat hil zen auto istripua izanda. Dena den, festek aurrera segitu zuten atzo, igandea, eta hainbat egitasmo egin zuten, hala nola azoka eta aizkora desafioa. Larunbatean ere festa giroa izan zen nagusi herrian. Goizean mendi irteera eta hamaiketakoa egin zituzten dozenaka lagunek Garrintzan. Ondoren, karta lehiaketako finalak jokatu zituzten, eta gero herri afaria egin zuten. Laja eta Lutxurdio aritu ziren giroa alaitzen. Hona hemen larunbateko irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide