Beizaman hasi dira San Pedro jaiak ospatzen

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 29a

Gaur, ostirala, hasi dituzte Beizaman sanpedroak. 11:30ean bota dute festen hasierako suziria, eta, ondoren, meza izan da. 12:30ean, berriz, Lore Kolorek ikuskizuna eskaini du, eta gaztetxoek gozatu ederra hartu dute harekin. 14:00etan, nagusienen txanda iritsi da: hain zuzen ere, jubilatuen bazkaria egin dute, Ostatu Zaharrean. Bazkalostean ere aurrera jarraitu du festak, ume jolasak eta merienda izan baitira. Horrez gain, arratsaldean zehar Imuntzo eta Beloki trikitilariak ibili dira herrian, eta, 19:00etan, patata tortilla lehiaketa egin dute hainbat lagunek. Epaileen iritziz, Rexuren eta Iñigoren patata tortillak izan dira onenak, eta berdinketa hautsi ostean, Iñigo izan zen txapelketaren garailea. Bihar eta etzi ere ospatuko dituze festak. Hona hemen egun horietako egitaraua: Bihar, larunbata. 10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa Garrintzan. 16:30. Karta lehiaketako finalak. 21:00. Herri afaria. Ondoren. Laja eta Lutxurdio trikitilariak. Gauerditik aurrerea. Helduen jolasak. Etzi, igandea. 11:00. Meza. 11:00. Azoka. Egunean zehar. Itzeder eta Txibilter trikitilariak. 18:00. Aizkorako desafioa: Eneko Otaño eta Iker Vicente Xabier Orbegozo Arria V.aren eta Mikel Larrañagaren aurka. Segidan. Itzeder eta Txibilter trikitilariak. 21:00. Gazte afaria. Iluntzean. Festen amaierako traka. Hona hemen gaur Beizaman hartutako irudiak:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide