Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedro jaiak bertan dira, eta beizamarrak dagoeneko hasi dira jai giroan murgiltzen. Atzo hasi zuten festetako karta txapelketa, eta hainbat bikote aritu ziren nor baino nor musean, erratz jokoan naiz puntuan. Ondoren, afaria egin zuten ostatu zaharrean, eta, gauean, sua piztu zuten San Joan bezpera ospatzeko. Giro polita nagusitu zen bertan.
Hona hemen atzo Beizaman hartutako irudiak: