Azpeitia eta Beizama arteko autobusak Landeta hiribidean egingo du geldialdia maiatzaren 1etik aurrera

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 28a

Atxubiaga kalean egiten dute linea horretako autobusek ohiko geldialdia, baina lan batzuk tarteko, aldatu egingo dute, eta Mendizabal erretegiaren parean geldituko dira obrak bukatu bitartean.

UK-04 lineako autobusek Landeta hiribidean egingo dute geldialdia. (Azpeitiko Udala) Azpeitia eta Beizama arteko UK-04 autobus linearen Landetako geltokia aldatu egingo dute maiatzaren 1etik aurrera. Atxubiaga kaleko geltokian beharrean, Landeta Hiribidean –Mendizabal erretegiaren parean– egingo du geldialdia autobusak. Atxubiaga kalean lanak egingo dituztelako aldatuko dute autobus linea horren geralekua behin-behinean, obrak bukatzen dituztenera arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide