Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beizamako Illaupe pilotalekuan izango da kanporaketa, 12:00etan hasita. Eneko Otaño beizamarra eta Juan Jose Azpilikuela lezaundarra Jon Irazu zizurkildarraren eta Xabier Zaldua zumarragarraren aurka ariko dira nor baino nor. Gainera, Urrezko Aizkolari Emakumeen Banakako Txapelketa eta Urrezko Harrijasotze Txapelketa ere jokatuko dituzte. Imanol Illarramendi 'Kortaberri' aiarra harrijasotzen ariko da.
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatuko dute lau aizkolarik igandean, Beizamako Illaupe pilotalekuan, 12:00etan hasita. Zazpi bikote ari dira parte-hartzen lehian, eta igandean Eneko Otaño beizamarra eta Juan Jose Azpilikuela lezaundarra Jon Irazu zizurkildarraren eta Xabier Zaldua zumarragarraren aurka ariko dira nor baino nor. Sei izaeratako 24 enbor ebaki beharko dituzte bikoteek. Jardunaldiotan lortutako puntuazioen arabera, hiru bikote sailkatuko dira Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finalera.
Bestalde, Urrezko Aizkolari Emakumeen Banakako Txapelketa ere jokatuko dute Irune Izkue elgorriagarrak eta Nerea Sorondo berarrak. Bi aizkolari horiek sei enbor ebaki beharko dituzte. Gainera, Urrezko Harrijasotze Txapelketa jokatuko du Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak. 175 kiloko errektangularrarekin eta 150 kiloko kubikoarekin egingo ditu ariketak.