Larrañaga Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora finalean izango da, Otaño ez

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 17a

Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu du aurten ere Mikel Larrañagak. Atzo jokatu zen Abadiñon (Bizkaia) final nagusirako sailkatze proba, eta azpeitiarrak bigarren denbora onena eginda lortu zuen urriaren 15ean Donostian jokatuko den finalerako txartela. Eneko Otañok ere jokatu zuen atzoko kanporaketa, baina Beizamakoa finaletik at gelditu da. Hiru txandatan banatuta, kanporaketan parte hartu zuten aizkolariek 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor ebaki behar zituzten atzo Abadiñoko probalekuan. Iker Vicente nafarra izan zen azkarrena lanak osatzen, Larrañagaren aurretik. Iñaki Azurmendi, Ugaitz Mugertza, Aitzol Atutxa eta Joseba Otaegi dira finaleko seikotea osatuko dutenak. Atzo kanpoan gelditu ziren, aldiz, Julen Alberdi, Jon Rekondo, Eneko Otaño eta Jon Irazu. Iazko finalean hirugarren sailkatu zen Mikel Larrañaga, Atutxaren eta Otaegiren atzetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide