Beizaman ere ospatu dute San Lorente eguna

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 14a

Herritarrak San Lorente egunaren ospakizunean. (Nekane Otaño) Zestoako San Lorente auzoan ez ezik, Beizaman ere ospatu zuten San Lorente eguna joan den abuztuaren 10ean. Beizamarrek meza egin zuten aurrena, 20:00etan hasita, eta ondoren afariaz gozatu ahal izan zuten. Argazkian ikus daitezke ospakizunetan parte hartu zuten herritar batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide