Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedro jaietan murgilduta daude Beizaman ostegunaz geroztik, eta, gaur, festetako azken egunari zukua ateratzen ari dira. 10:30ean meza izan da, eta, horren ostean, azoka egin dute plazan. Pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek.
Arratsaldean ere jarraituko du festak. 18:00etan, aizkora desafioa izango da: Eneko Otaño eta Iker Vicente, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Mikel Larrañagaren aurka ariko dira. Ikusi beharko da parte hartzeko moduan ote dagoen Larrañaga atzoko desafioaren ostean. Segidan, triki-bertso-poteoa izango da, Aratz Igartzabal eta Oier Etxeberria bertsolariekin. 21:00etan, gazte afaria egingo dute, eta iluntzean, festen amaierako traka. Horrez gain, egun osoan zehar Arbeo eta Antxite trikitilariek girotuko dute festa.
Hona hemen festetan hartutako irudiekin osatutako bilduma eguneratua:
[flickr_set id="72157682753014404"]