Bakarne Sein eta Unai Barrutiabengoa alabarekin, tortilla irabazlea eskuetan dutela. (Igone Arruti)
San Pedro jaiak ospatzen ari dira egunotan Beizaman. Ostegunean hasi zituzten festak, eta igandera bitartean izango da zertaz gozatu. Atzo, ostirala, Patata Tortilla lehiaketa egin zuten, eta, guztira, zazpi tortilla aurkeztu zituzten txapelketara. Haien artean, epaimahaiaren arabera, Unai Barrutiabengoak eta Bakarne Seinek egindakoa izan zen onena.
Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:
Uztailak 1, larunbata
- 16:30. Karta lehiaketako finala.
- 18:30. Raketa eta pala lehiaketetako finalak.
- 21:00. Herri afaria.
- Ondoren, GB DJa.
- Gauerditik aurrera, helduen jolasak.
Uztailak 2, igandea
- 10:30. Meza.
- 11:00. Azoka herriko eta kanpoko produktuekin, pintxoak eta txotxa.
- Egunean zehar, Arbeo eta Antxite trikitilariak.
- 18:00. Aizkora desafioa: Eneko Otaño eta Iker Vicente, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Mikel Larrañagaren aurka.
- Segidan, triki-bertso-poteoa, Aratz Igartzabal eta Oier Etxeberria bertsolariekin.
- 21:00. Gazte afaria.
- Iluntzean, festen amaierako traka.
Ikusi hemen Beizamako festetako argazki bilduma eguneratua:
[flickr_set id="72157682753014404"]