San Pedro eguna ospatzen ari dira Beizaman

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 29a

  Ekain Txouren ikuskizuna. (Ane Olaizola) Beizaman hasi dira aurtengo sanpedroak ospatzen. Gaur, San Pedro egunarekin, murgildu dira festan, eta igandea bitartean izango dute zer egin eta zertaz gozatu beizamarrek eta bisitan doazenek. Jaien hasierako suziriak jaurti eta San Pedro eguneko mezaren ondoren, batzuek hamaiketako legea trikiti doinuekin alaituta egiten zuten bitartean, Ekain Txouren ikuskizunarekin algaraka eta jolasean ibili dira beste batzuk frontoian. Jubilatuen bazkaria ere egin dute jaietako lehen egun honetan; eta arratsaldean, 16:30etik aurrera, umeentzako jolasak eta merienda izango dituzte Hona hemen, datozen egunetarako egitaraua:
Bihar, ostirala.
  • 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • 20:00. Sari banaketa eta afari-merienda bertako produktuekin eta txotxarekin.
  • Bitartean, toka txapelketa.
  • Arratsaldean zehar, Lidia eta Itzeder trikitilariak.
Uztailak 1, larunbata
  • 10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa, Garrintzan.
  • 16:30. Karta lehiaketako finala.
  • 18:30. Raketa eta pala lehiaketetako finalak.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren, GB DJa.
  • Gauerditik aurrera, helduen jolasak.
Uztailak 2, igandea
  • 10:30. Meza.
  • 11:00. Azoka herriko eta kanpoko produktuekin, pintxoak eta txotxa.
  • Egunean zehar, Arbeo eta Antxite trikitilariak.
  • 18:00. Aizkora desafioa: Eneko Otaño eta Iker Vicente, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Mikel Larrañagaren aurka.
  • Segidan, triki-bertso-poteoa, Aratz Igartzabal eta Oier Etxeberria bertsolariekin.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • Iluntzean, festen amaierako traka.
Hemen, gaur eguerdiko argazki batzuk:
[flickr_set id="72157682753014404"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide