Beizaman sanpedroak ospatzeko prest dira

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 28a

Bihar, San Pedro egunez, hasiko dituzte herriko festak Beizaman. Goizeko 10:30ean botako dute txupinazoa, jaiak hasiz. Erretiratuentzako bazkariaz gainera, haurrentzako hainbat ekitaldi izango dira bihar: Ekaintxou pailazoa, ume jolasak, puzgarriak eta merienda. Ostiral arratsalderako tortilla patata lehiaketa antolatu dute Beizaman. Gero, sariak banatutakoan egindako tortillekin afari-merienda egingo dute. Larunbat arratsaldean (uztailak 1), berriz, karta txapelketako finalak jokatuko dituzte Beizamako Ostatu Zaharrean. Joan den igandean jokatu zituzten karta txapelketako kanporaketak. Hainbat lagun elkartu ziren ostatuan, eta museko, eskobako eta punttuko partidak jokatu zituzten.  
Ekainak 29, osteguna.
  • 10:30. Festen hasierako suziria.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Ekaintxou pailazoaren ikuskizuna.
  • 14:00. 65 urtetik gorakoentzako bazkaria.
  • 16:30. Ume jolasak eta merienda.
  • Egunean zehar, Attola eta Maltzeta trikitilariak.
  • Festetan zehar, umeentzako puzgarriak frontoian.
Ekainak 30, ostirala.
  • 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • 20:00. Sari banaketa eta afari-merienda bertako produktuekin eta txotxarekin.
  • Bitartean, toka txapelketa.
  • Arratsaldean zehar, Lidia eta Itzeder trikitilariak.
Uztailak 1, larunbata
  • 10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa, Garrintzan.
  • 16:30. Karta lehiaketako finala.
  • 18:30. Raketa eta pala lehiaketetako finalak.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren, GB DJa.
  • Gauerditik aurrera, helduen jolasak.
Uztailak 2, igandea
  • 10:30. Meza.
  • 11:00. Azoka herriko eta kanpoko produktuekin, pintxoak eta txotxa.
  • Egunean zehar, Arbeo eta Antxite trikitilariak.
  • 18:00. Aizkora desafioa: Eneko Otaño eta Iker Vicente, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Mikel Larrañagaren aurka.
  • Segidan, triki-bertso-poteoa, Aratz Igartzabal eta Oier Etxeberria bertsolariekin.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • Iluntzean, festen amaierako traka.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide