Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedro jaien atarian, karta joko txapelketako kanporaketak jokatu dituzte gaur Beizamako Ostatu Zaharrean. Hainbat lagun elkartu dira ostatuan, eta musean, eskoban eta punttuan jokatu dute. Hiru jokoetako finalak uztailaren 1ean, larunbatean, 16:30ean hasita jokatuko dituzte.