Gazteek eta gurasoek berdintasuna izango dute hizpide Beizaman

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 10a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea berdintasunaren gaia lantzen ari da elkargoko udalerrietan, eta Beizaman bi hitzordu prestatu ditu gaur arratsalderako.

(Nerea Uranga) Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea berdintasunaren gaia lantzen ari da elkargoko udalerrietan, eta Beizaman bi hitzordu prestatu ditu gaur arratsalderako. Saiaz garatzen ari den gizonen eta emakumeen arteko Berdintasun Plana izango dute hizpide aurrena. Mankomunitateko ordezkariak herriko gazteekin elkartuko dira 17:00etan, Natur eskolan. Herriko gazteek berdintasun planerako dituzten proposamenak azaltzeko eta horiez hitz egiteko aukera izango dute. Ordubete inguruko bilera izango da; izan ere, 18:00etan hasiko da Nola hezi berdintasunean 0 eta 8 urte bitarteko haurrak? solasaldia. Ordu eta erdi inguruko hitzaldia eskainiko du Ana Elosegi psikologo klinikoak eta berdintasun teknikariak. Elosegiren solasaldia ere Natur Eskolan izango da. Berdintasunaren gaia ez ezik, haurren eta nerabeen arteko jazarpen kasuekin bukatzeko eta tratu onak lantzeko Begirunezko Elkarbizitza proiektua jarri dute martxan Errezilen  Saiaz mankomunitateak, San Martin ikastetxeak eta udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide