Eneko Otaño eta Julen Alberdi aizkolariek lehen mailarako jauzia egin dute

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 29a, 20:08

Bigarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketa jokatu dute gaur larunbata Azkoitian. Eneko Otañok finala irabazi du

Eneko Otaño eta Julen Alberdi aizkolariak Bigarren mailako finala jokatu ondoren (Ibon Errazu) Bigarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala jokatu dute gaur, larunbata, arratsaldean Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Sei aizkolari lehiatu dira, tartean, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra. Eskualdeko bi aizkolariek lehen mailan jokatzeko aukera lortu dute, Otañok finala irabazita 20:47 denborarekin eta Alberdik bigarren eginda, 21:17 denboran bukatuta lana. Gainontzeko lehiakideak izan dira: Mieltxo Mindegia, Julen Kañamares, Oihan Larretxea eta Ander Erasun. SAILKAPENA: 1- Eneko Otaño, 20:47. 2- Julen Alberdi, 21:17. 3- Ander Erasun, 22:29 4- Mieltxo Mindegia, 22:53 5- Julen Kañamares, 23:53 6- Oihan Larretxea, 24:09 Otaño zen faboritoa eta lan ona eginda berak irabazi du. Hala beizamarrak lehen mailan aritzeko aukera lortu du. Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan adierazi duenez "aizkolari guztien ametsa da lehen mailan aritzea".  Gustura azaldu da lortutakoarekin, baina finaleko saioa nahiko kostata hasi duela aitortu du: "Lehen kana-erdikoarekin pixka bat kostatu egin zait". Lehen mailan aurrena mailari eusten saiatuko dela adierazi du Otañok. [flickr_set id="72157675891158985"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide