Mieltxo Mindegiak Urrezko Aizkolari Txapelketatik kanporatu du Eneko Otaño

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 17a

Beizaman jokatu zuten kanporaketa joan den larunbatean. Harri jasotze proba Goenatxo III.ak irabazi zion Guztari.

Joan den larunbatean, Beizaman Urrezko Aizkolari Kopako finala jokatu zuten, eta Doneztebeko Mieltxo Mindegiak irabazi zion Eneko Otaño beizamarrari. Hamar kana erdiko ebaki behar izan zituzten, eta 24 minutu eta 2 segundo behar izan zituen Mindegiak horretarako. Otañok, berriz, 24 minutu eta 54 segundo behar izan zituen lan horiek egiteko. Hala, Otaño txapelketatik kanpo geratu da. Harri jasotzaileen proba ere izan zen, eta kasu horretan, Jon Unanue Goenatxo III azkoitiarra izan garaile. 29 altxaldi egin zituen, eta Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarrak, berriz, 28. 150 kiloko koadroa, 113ko kubikoa eta 100eko bola jaso behar izan zituzten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide