Julen Alberdi eta Eneko Otaño sailkatu dira 2. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finalerako

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 10a, 12:04

Beizamarrak irabazi zuen 13 minutu eta 9 segundorekin, eta azkoitiarra seigarren sailkatu zen, 14 minutu eta 42 segundorekin.

Sailkatutako sei aizkolariak. (Ibon Errazu) Julen Alberdi azkoitiarrak eta Eneko Otaño beizamarrak 2. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finalerako txartela eskuratu zuten pasa den larunbatean. Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatu zuten kanporaketa, eta hamabi aizkolarik hartu zuten parte. 18:00etan hasi zen saioa, eta 54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat eta 72 ontzako beste enbor bat ebaki zituzten kirolariek. Eneko Otaño izan zen aizkolaririk azkarrena 13 minutu eta 9 segundorekin. Julen Alberdik, berriz, 14 minutu eta 42 segundo behar izan zituen enborrak mozteko, eta finalerako seigarren txartela eskuratu zuen. Finala urriaren 29an jokatuko dute Gurea Udal Pilotalekuan, 18:00etan. Sailkapen orokorra eta bakoitzaren denborak:
1-Eneko Otaño 13´49''
2-Mieltxo Mindegia 14´07''
3-Julen kañamarez 14´32''
4-Oihan Larretxea 14´34''
5-Ander Erasun 14´40''
6-Julen Alberdi 14´42''
7-Xabi Zaldua 15´10''
8-Jexus Mari Mujika 15´11''
9-Aratz Mugerza 16´02''
10-Aitor Senosiain 16´57''
11-Arkaitz Jauregi 16´58''
12-Luis Mari Txapartegi 17´10''
Argazkiak: Ibon Errazu [flickr_set id="72157674918845946"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide