EH Bildu izan da indar bozkatuena Beizaman, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

EH Bilduk 43 boto jaso ditu eta EAJ izan da bigarren bozkatuena, 29 bozekin. %65,6koa izan da parte-hartzea.

EH Bildu izan da bozkatuena Beizaman, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 43 boto jaso ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren bozkatuena, 29 bozekin. Elkarrekin Podemosek 4 boto jaso ditu, eta PPk, Libertate Nafarrak, PACMAk, Ciudadanosek eta Recortes Cerok boto bana jaso dute. %65,6koa izan da parte-hartzea; izan ere, bozkatzera deituta zeuden 125 lagunetatik 82k eman dute botoa. Duela lau urteko, 2012ko, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bildu izan zen bozkatuena. 50 boto jaso zituen koalizioak, botoen %55,56. EAJk 36 boto jaso zituen orduko hartan (botoen %40). PACMAk bi boto jaso zituen, eta Equok eta PPk boto bana. 139 lagun zeuden orduan botoa ematera deituta, eta %65,47koa izan zen parte-hartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide