Irudietan, Juan Luis Moraza artistaren 'Tug of war' ekitaldia Nuarben

Nerea Uranga 2016ko irailaren 3a

Juan Luis Moraza artistak zuzenduta Tug of war, [gerrako tiraldia] ekitaldia egin dute gaur eguerdian Nuarbeko Olaetxe zelaian eta sardinada ondoren frontoian. Ehundik gora lagun bildu dira bertan eta aurrena Nuarbeko Sokatiraren Museoa bisitatzeko aukera izan dute. Gero, Nuarbeko eta Mutrikuko sokatiralariek erakustaldia egin dute. Bi tiraldiren ondoren, sokaren bi muturrak askatzen hasi dira tiralariak eta pixkanaka, sokamuturrak gehitzen joan diren neurrian, jendea batu zaie. Azkenean, sare bat osatu dute denen artean eta Morazak gidatuta. Txalaparta doinuak lagunduta jardun dute bertan bildutako herritarrek. Ekitaldia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren barruko Bake-ituna proiektuaren barruan egin dute, Aldiriak sailean. Sail bereko beste erakusketa bat Azkoitian egingo dute hilaren 10ean hasita. Mitra Farahani artista irandarraren Le recyclage moderne des enfants sacrés, haur soldaduen sakrifizioaren inguruko lana, Azkoitian egongo da ikusgai. Ama Birjinaren Jasokundeko parrokian jarriko dute erakusketa, irailaren 10etik urriaren 16ra bitartean. [flickr_set id="72157672289182872"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide