Beizamako Urkizahar baserria bisitatzeko aukera izango da bihar

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 20a

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko Gipuzkoako elkarteak hainbat jardunaldi antolatu ditu abuztuan zehar. Bisita horien helburua da eskualdean bertan ekoiztutako produktuak ezagutaraztea. Bihar, igandea, izango Biolurrek antolatutako azken jardunaldia. Zehazki, Beizamako Ilarralde auzoan dagoen Urkizahar baserria ezagutzeko aukera izango da. Txakolin ekologikoa egiten dute bertan, eta prozesua bertatik bertara ezagutu ahalko da. Bisita doan da, eta joan nahi dutenek Biolurrera (943-76 14 47) deitu behar dute aurrez izena emanteko. Gaur, berriz, Azpeitiako Izarraitz auzoko Komuntzo baserrira egingo da bisita, baratzezaintza, frutazaintza eta abeltzaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide