Udako zaporeak dastatu dituzte Loiolan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 18a

Joan den asteazkenean aurkeztu ondoren, zapatuan hasi zen, Loiolan, Urola Gustagarri egitasmoaren edizio berria. Bertaratu zirenek Beizamako Urkizaharreko txakolina, Arretako ardi gazta eta Egaña gozotegiko inazioak eta gazta izozkia dastatzeko aukera izan zuten, hurrenkera horretan, Joserra Agirianoren azalpenak entzun eta gomendioak jarraituz. Argazki bilduma Uztarria.eus-en ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide