Ume eta adinekoek estreinatu dituzte Beizamako sanpedroak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 29a

Suziriarekin eman diete hasiera Beizaman San Pedro jaiei. Gaur, asteazkena, ume eta jubilatuek gozatzeko eguna izan da. Izan ere, umeentzat jolasak, antzerkia, merienda… egon dira, eta adinekoek ere bazkaria izan dute herriko ostatu zaharrean. Biharkoa atseden eguna izango dute Beizaman, eta ostiralean helduko diete berriro festei. Honakoa da egitaraua:

Ostirala, uztailak 1

19:00. Patata tortilla lehiaketa. 20:30. Sari-banaketa eta afari-merienda bertako produktu eta txotxarekin.

Larunbata, uztailak 2

10:00. Mendi-irteera eta hamaikakoa Garrintzan, trikitilariekin. 16:30. Karta lehiaketako finala. 18:00. Raketa eta palako finala. 21:00. Herri afaria. Ondoren, DJ GB. 00:00. Helduen jolasak.

Igandea, uztailak 3

10:30. Meza. 11:00. Azoka, herriko eta kanpoko produktuekin, pintxoak eta txotxa. Egunean zehar, Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe trikitilariek alaituko dute giroa. 18:00. Herri kirolak. Eneko Otaño eta Xabier Orbegozo Arria V.a, aizkoran. Jagoba Otaegi eta Beñat Telleria, harri-jasotzen. Ondoren, toka txapelketa. Segidan, triki-bertso poteoa. 21:00. Gazte afaria. Ondoren, festen amaierako traka.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide