Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkarrekin Ahal Duguk 2015eko abenduko bozetan baino boto gehiago lortu ditu, behera egin dute gainontzeko taldeek.
EH Bilduk 28 boto lortu ditu Espainiako kongresurako hauteskundeetan, eta indar bozkatuena izan da udalerrian. Atzetik du EAJ, boz bat gutxiagorekin; alegia, 27 botorekin. Elkarrekin Ahal Dugu izan da hirugarren indarra, eta 2 bototatik 10era igo da. PPk boto bat lortu du. Elkarrekin Ahal Duguk izan ezik, beherakada jasan dute gainontzeko alderdiek, eta PPk bere boto bat mantendu du.
Parte-hartzeari dagokionez, oso antzekoa izan da gaurkoa eta pasa den abendukoa. %44,96ko abstentzioa izan zen 2015ean, eta %43,20koa izan da gaur.