Beizamako San Pedro jaietan postua jartzeko eskaera egin daiteke

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 4a

Ekainaren 29an ospatuko dituzte San Pedro festak Beizaman, eta urtero bezala herritarren postuekin osatutako azoka jarriko dute.

[caption id="attachment_298062" align="aligncenter" width="300"]Joan den urtean ere jarri zituzten postuak. (Beizamako Ostatu Zaharra) Joan den urtean ere jarri zituzten postuak. (Beizamako Ostatu Zaharra)[/caption] Ekainaren 29an ospatuko dituzte San Pedro festak Beizaman, eta urtero bezala herritarren postuekin osatutako azoka jarriko dute. Dagoeneko eman daiteke izena Beizamako udaletxean. Maiatzaren 27a, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Behin eskaera guztiak jasota, ekainaren 3an argitaratuko dute onartuen zerrenda. Postuak askotarikoak izan daitezke: janaria, bitxiak, eskulanak... Beizamako Udalak azaldu duenez, «giro ederra» izan zen joan den urtean, eta ohitura horrekin jarraitzea erabaki dute. Gainera, trikitiarekin girotuko dute herria eguerdia bitartean. San Pedro eguna ekainaren 29an izango bada ere, uztailaren 3a bitartean antolatuko dituzte jaiak Beizaman.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide