Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostatu Zaharraren beheko solairuan dago parkea, eta irekia da herritar zein bisitarientzat, doan.
Parke estalia inauguratu zuten atzo, ostirala, Beizaman. Herriko haurrek estreinatu zuten jolastokia, eta merienda egin zuten ondoren, Ostatu Zaharrak gonbidatuta. Ostatu Zaharraren beheko solairuan dago, hain zuzen, Beizamako parke berria, eta hemendik aurrera irekita egongo da herritar zein bisitarientzat, doan. Beizamako Udalak egin du parkea; joan den agintaldian hasi ziren proiektuarekin, eta aurten bukatu dute.
[flickr_set id="72157661531456043"]