Azpeitian omenaldi berezia jaso du Pedro Otaegi aktoreak

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 26a, 15:12

Pedro Otaegiri omenaldia Antzerkizale Egunean (Eli Aizpuru). Pedro Otaegi omendu zuten larunbatean Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketetako Antzerkizale Egunean. Soreasu antzokiko txoko desberdinetan, bertsoez, antzerki sketch-ez, Azketa taldekoen kantuez eta abarrez gozatu ahal izan zuten Otaegik, haren ingurukoek eta han elkartutako guztiek. "Euskal Herrian ni Goenkale-ko Euxebio naiz. Azpeitian nire inguruko eta pixka bat gazteagoa den jendeak badaki antzerkian ibili nintzela, baina gaurko gazteek ez". Goenkale-ko postari ezagunarena egin aurretik, ordea, herriko Antxieta antzerki taldean urteak egin zituen Pedro Otaegik (Beizama, 1938). Harrezkero ez da askotan igo oholtza gainera eta gaur egun aktore lanak utzi samartuta dabil. Kantuan bai, aritzen da, Azketa taldean. Pedro Otaegi omendu aurretik Uztarria.eus-en elkarrizketatu zuten. Azketa taldekoak Otaegiren omenaldian (Eli Aizpuru) Otaegiren omenaldia Soreasun (Eli Aizpuru) Pedro Otaegiren omenaldian bildutakoak (Eli Aizpuru)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide