Askapenaren aurkako epaiketa salatzeko Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015eko urriaren 8a

(Uztarria.eus) Askapenaren aurkako epaiketa urriaren 19an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bertan, Askapena eta Askapeña konpartsa legez kanpo uztea eskatzeaz gain, bost lagun epaituko dituzte, eta bakoitzarentzat sei urteko espetxe zigorra galdegin dute. "Askapenaren aurkako epaiketa baztertzeko eskatzeko eta herriek libre izan behar dutela adierazteko" manifestazioa izango da urriaren 12an, astelehena, Iruñean, eta protesta horretara joateko deia egin zuten atzo, asteazkena, Askapenarekin Venezuelan, Kuban, Saharan eta Palestinan brigadista ibilitako herritarrek, hainbat sahararrek eta Azpeitiko Libre lantaldeko kideek. 12:00etan izango da manifestazioa, eta bertara autoz joango dira azpeitiarrak. Autoz joan nahi dutenek, izena Orkatz Kultur Elkartean eman beharko dute. Irakurri testua osorik, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide