Ordiziako gazta lehiaketa (Goierri.hitza.eus)
Zeanuriko Ipiñaburuk irabazi du
Ordiziako 41. Gazta Lehiaketa. Beizamako Patxi Otaegi izan da lehen bosten artean saritua, bosgarren saria jaso du. Bigarren Larreako (Araba) Patxi Lopez de Uralde sailkatu da, hirugarren Jabier Muñoa zeraindarra eta laugarren Joseba Insausti. Aurten 48 gazta aurkeztu dira, ketuak 22 eta ketugabeak 26. Iaz 52 gazta izan ziren.
Sari banaketaren ondoren egin dute gazta erdi irabazlearen enkantea. Catalana Occidente aseguru etxeak eraman du 7.600 euro ordainduta. Gazta lehiaketaren berri eta argazki galeria:
Goierri.hitza.eus-en.
SAILKAPENA:
- Ipiñaburu (Zeanuri, Bizkaia)
- Patxi Lopez de Uralde (Larrea, Araba)
- Jabier Muñoa (Zerain)
- Joseba Insausti (Ordizia)
- Patxi Otaegi (Beizama)
Patxi Otaegik Beizamako Arreta gaztandegian
Beizama Gazta ekoizten du, eta hamaika sari ditu irabazita.