Beizaman ere sanpedroetan dira

Nerea Uranga 2015eko ekainaren 28a

Zumaian, Orion, Aiako Andatzan eta Zarauzko Elkanon bezalaxe San Pedro jaiak ospatzen ari dira Beizaman ere. Eguerdi artean bertako produktu eta artisau lanekin azoka izan dute. Arratsaldean, berriz, herriko frontoian herritar herri kirolariekin batera lagunarteko lehian jardun dute. Aizkolari eta harri-jasotzaileen ikuskizunaz gainera, herritarrak bi taldetan banatuta lokots biltzen, zaku eramaten... jardun dute. Lehia horretan herri kirolarien laguntza ere izan dute. Ondoren, udaletxe azpian toka txapelketa jokatu dute. Bihar, astelehena, ere egun osoz festa eguna dute Beizaman, San Pedro Eguna ospatuz. Hona biharko egitaraua: – 11:00. Meza nagusia. – 12:00. Azpeitiko pailazoak. – 14:00. Erretiratuen bazkaria. – 17:30. Umeen jolasak. – 19:30. Trikipoteoa. – 21:00. Gazteek antolatutako afaria herritarrentzat. – Iluntzean, su festa.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide