Pintura lehiaketa izango da aurrenekoz Beizamako Sanpedro jaietan

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 12a

Ekainaren 25a arte eman daiteke izena lehiaketan

Beizama (Nerea Uranga/Hitza) Aurreneko aldiz pintura lehiaketa egingo da Beizamako Sanpedro jaietan, ekainaren 28an. Hala erabaki du jai batzordeak eta ekainaren 25a arte eman daiteke izena lehiketan. Irabazleak 200 euroko saria izango du eta honako helbide elektronikoan eman daiteke izena: beizamakofestak@hotmail.com Trikuharriak eta euskal mitologia gaia landu beharko dute margolariek lehiaketan, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte. Teknika librea izango da. Beizamako jai batzordeak gaineratu du parte hartzaileek beraien materiala eraman beharko dutela, bastidore gogorra eta tela esaterako. Neurriak 81cm eta 65cm-koak izan behar du. Irabazlearen koadroaren jabetza udalak hartuko du. Ordu berean hasiko da baita ere azoka Beizaman. 11:00etan hasi eta eguerdira bitartean salgai izango dira herriko produktuak. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik gerturako artisauak ere Sanpedro jaietan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide