Mikel Garmendia omenduko dute larunbatean Beizaman

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 20a

(E. Albizu Lizaso) Mikel Garmendia gudaria omenduko dute datorren larunbatean, Beizaman. Garmendia Beizaman bizi den ordiziarra da, eta 100 urte bete berri ditu apirilean. Intxarkudia bataloiko kidea izan zen; eta gerra Ordiziara iritsi aurretik, Eusko Langileen egunkaria saltzen zuen. Guda, kartzela, soldadutza, Valle de Los Caidos eta Andaluziako bizitza ezagutu ditu hark, eta gorazarrea egingo diote larunbatean, bizitzan zehar hartutako erabakiengatik eta eginiko lanagatik. Ekitaldia 12:00etan izango da, udaletxean; eta, ondoren, luntxa egongo da. Garmendiaren ibilbidearen aitortza egin nahi izan duten herritarrek eta inguruko pertsonek antolatu dute omenaldia. Urola Kostako Hitzak erreportaje bat egin zuen haren bizitzaren inguruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide