Beizamak helegitea jaso du, aktak euskaraz bidaltzeagatik

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 13a

[caption id="attachment_122314" align="alignleft" width="300"]Beizamako Udaletxea(Nerea Uranga) Beizamako Udaletxea
(Nerea Uranga)[/caption] Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak salatu du zazpi udalerri auzitara emango dituztela, tartean Beizama. Aktak euskaraz bidaltzeagatik ezarri dio helegitea Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijok Beizamako Udalari. 2014ean ere auzitara eraman zuen Urkijok Beizama, kontratazio publikoetan euskaraz jakitea eskatzeagatik. Maren Belastegi Uemako lehendakariak "oso larritzat" jo du helegiteen ondorioz udalek bizi duten egoera: "Euskararen ofizialtasuna bera ari da zalantzan ipintzen. Helegiteon bitartez, esaten ari zaizkigu euskarak, erdara ere erabili ezean, ez duela balio ofizialik administrazio arteko harremanetarako. Eta kontua da, gaur egungo euskararen legea oinarri hartuta, ez daukagula epaitegiek arrazoia emango diguten ziurtasunik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide