Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beizamako haurrek Mari Domingiren bisita izango dute bihar, asteartea, 18:00etan. Olentzerok "lan handia daukala" eta ezingo duela etorri adierazi dute udaletxetik. Mari Domingiri harrera herriko plazan egingo diote, eta gero denak batera Natur Eskolako bigarren solairura joango dira. Gaztaina erreak eta txokolate beroa banatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean.