[caption id="attachment_115038" align="aligncenter" width="213"]

Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra atzo txapelketan (Ibon Errazu).[/caption]
Euskal Herriko 2. Mailako Aizkora Txapelketa irabazi du Mikel Larrañaga azpeitiarrak. Atzo, igandea, arratsaldean jokatu zuten txapela Asteasuko Usabarri pilotalekuan, eta bost aizkolariren kontra neurtu zituen indarrak; tartean, Aizarnako Luis Mari Txapartegiren eta Beizamako Eneko Otañoren aurka. 19 minutu eta 59 segundoko denborarekin nagusitu zen azpeitiarra, Ugaitz Mugertzari minutu erdi aterata. Txapartegi hirugarrena izan zen, 21:04 denborarekin.