Duela bi urte eta erdi sortu zuten Azkoitian Bizilore Familia Elkartea, eta «hezkuntza sistema konbentzionalak dituen hutsuneen aurrean», eskola alternatibo bat sortu dute herrian, umeek modu autonomoan eta euren nahiak eta bizi-erritmoa errespetatuz hazi eta hezi daitezen. Itziar Arkonada (Madril, 1979) beizamarra izango da hango umeen bidelaguna, eta oraingoz bost umerekin hasiko da martxan eskola. Udalak utzitako lokalean, Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian (lehengo ludoteka) hasiko dira oraingoz. Bihar, ostirala, aurkezpena egingo dute, 19:00etan, Elkargunean, herritarrei proiektuaren berri eman eta nahi duena batu dadin.
Nondik nora sortu duzue proiektua?
Hezkuntza sistemarekin kezka dugun familia elkarte bat gara. Elkartzen hasi ginen hausnartu eta eskola alternatibo bat sortzeko. Orain arte ez gara umeekin praktikan hasi. Orain emango dugu pausoa. Dena den, udaberrian jada guraso batzuk umeekin egoitzara etorri ziren, aurtengo ikasturtean hasteko asmoarekin.
Zer adinetako umeentzat da?
Aurten, hiru eta lau urteko umeekin hasiko gara, baina asmoa da gurasoek nahi duten bitartean jarraitzea. Ez dago mugarik. Garbi duguna da egoitza hau behin- behinekoa dela. Baserri bat bilatzen gabiltza; eskola ez dugu nahi herrian egoterik, eta lokal honek, oso ondo egon arren, asko mugatzen du egunerokotasunean gauzatu nahi ditugun ekintzetarako.
Zein dira zuen helburuak?
Ez da bakarra, baina nagusiena gure seme-alabei konfiantzaz, maitasunez eta errespetuz ikasteko gune bat eskaintzea da.
Eta hori eskola konbentzionaletan ez al dago?
Curriculum guztietan hala agertzen bada ere, uste dugu umeen erritmoak ez direla errespetatzen. Edukiak zehaztuta daude, eta horietara iritsi behar dute. Molde bakarra dago guztientzat. Guk sinesten dugu ume bakoitzak bere gaitasunak dituela ikasteko eta prozesua aurrera eramateko, eta eskola konbentzionalak ez du hori errespetatzen. Ez ditu errespetatzen erritmoak, norberaren beharrak, gustuak... Gure apustua da, beraz, bakoitzaren bizi-erritmoa errespetatzea. Ikusten dugu ume gehienak gogoz kontra joaten direla ikastetxera, eta hori sistemak duen akatsa eta porrota da. Gustura etorriko diren inguru bat eskaini nahi diegu. Ez dugu onartuko etorri nahi ez duen ume bat. Benetan motibatuta etorri behar dute, eta beraiei eskaini behar diegu zerbait motibagarria.
Zein izango da zuen metodologia?
Orain hastera goazen praktikaz hitz egingo dizut. Egoitza honetan hiru espazio ditugu: psikomotrizitate gunea, gune lasaia eta esperimentatzeko lekua. Bakoitzean material eta arau desberdinak daude, eta beraiek erabakiko dute non ibiliko diren, duten beharren arabera. Psikomotrizitatea landu eta joko sinbolikoak gauzatuko ditugu lehenengoan. Montessori metodoko materiala daukagu, eta honekin ez daukate helduen beharrik emaitzak jakiteko. Esperimentazio gunean, berriz, urarekin eta bestelako elementu manipulagarriekin arituko gara. Kanpoko espazio bat falta dugu, ordea, belardi bat, naturarekin lotuta egon daitezen.
Balio jakinik zabaldu nahi al duzue?
Bidelaguna izango naiz, eta nire lana izango da ume bakoitzak egin behar duen bidean babestea eta laguntzea. Umeek egunerokotasunean ahalik eta autonomia gehien izatea bultzatu nahi dugu. Errespetua da beste oinarrietako bat, haren zentzu zabalenean. Dauzkan berezitasun guztiekin onartzea ondokoa, eta onarpen hori maitasunetik egitea, benetan hala izatea nahi dugulako. Umeek jasotzen dutena egiten dute, eta eskola konbentzionaletan jasotzen dituzten balioak lehikortasunarena etagauzak azkarren eta ondoen egitearenak dira. Umeek, orduan, euren sufrimendutik hori errepikatzen dute. Hemen ez dago zenbakirik eta kalifikaziorik.
Jakitun zarete proiektuak kezka bat sortu dezakeela gurasoengan?
Bai, noski. Oso erabaki gogorra da. Sistematik kanpo hartzen diren erabakiek izugarrizko beldurra sortzen dute. Bide batetik joateko hezi gaituzte, eta erabaki hau hartzea oso ausarta da, batez ere sei urtetik aurrera segitzen badute. Izan ere, sei urtera arte ez da derrigorrezkoa eskolatzea. Proiektu hau familien artean osatutakoa da, eta astero bilerak egiten ditugu, kezka horiei buruz hitz egiteko. Halako proiektu batean sartzera doanak lehenengo ondo hausnartu behar du. Hemen gauden familiok badakigu besteak laguntzeko prest gaudela, ez dela prozesu erraza.
Egon daitezkeen ondorioak onartzeko prest egon behar dela diozu. Zein dira ondorio horiek?
Arlo emozionalari eta sozialari dagokionez, ezagutu dudanaren arabera, ez dute inolako arazorik. Legeari dagokionez, hutsune bat dago. Hor egon daitezke arazoak, umea ez dagoelako eskolatuta. Salaketa bat behar da, esanez umeak ez dituela jasotzen jaso beharreko zainketak. Orain arteko kasu gutxi horiek bide onetik joan dira, ikusten dutelako umeak ondo zainduta daudela eta ezagutza maila ona dutela. Ez diot beldurrik horri, hemengo umeek ez dutelako hutsunerik izango edukian. Orion, esaterako, eskola alternatibo bat dute 22 umerekin, eta ez dute arazorik izan.
Zuek emandako ikasketak nola homologatu daitezke gero?
Gureek ez dute legeari dagokion homologaziorik. Hala, inoiz sistemara sartu nahi badute, azterketa bat egin beharko lukete.
Umeak mailaka banatuko al dituzue? Eta zer eduki landuko duzue?
Aurten hasiko garenez, nahastuta egingo dugu, eta ikasturteak aurrera egin ahala hirutik sei urtera, seitik bederatzira eta bederatzitik hamabi urtera banatuko genituzke, eskola txikietan egiten denaren antzera. Edukiari dagokionez, ariketa manipulagarriak egitez gain, lehenengo eragiketak, idazketak eta irakurketak egingo ditugu, beti ere umeen beharren arabera. Eskola konbentzionaletan aurreratu egin dute irakurketa prozesua, eta lehenengo mailan derrigorrez irakurtzen ikasi behar dute. Prozesuak aurreratu dituzte ditugun beldurrengatik, eta horrek ondorioak ditu. Ez dira sentitzen errespetatuta, eta tentsio eta gorroto puntuak sentitzen hasten dira. Beharretatik ikasten dugunean, ikasketa kontzienteak egiten dira, zoriontasunetik abiatutakoak. Asetze maila ikaragarria lortzen da modu honetan ikasita.
Esaten duzuena ideala izan daiteke. Orduan, zergatik ez da egiten hala ikastetxe konbentzionaletan?
Hainbat faktore daude. Ikastetxe txikietan badaude irakasle batzuk bide honetatik joaten direnak. Baina handietan ezinezkoa da bakoitzaren nahia errespetatzea, ikasle kopurua dela eta. Era berean, sistemaren barruan parametro batzuk finkatuta dituzte, eta hori bete egin behar dute. Gainera, curriculumak ez dituzte irakasleek diseinatzen, pedagogiaz ez dakiten administrariek baizik.