Beizamako haur eskola ez ixteko haur bat matrikulatzea behar da

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 27a

Beizamako haur eskola itxi egin dezakete ikasturte honen amaieran, baldin eta 2014-2015 ikasturterako 0-3 urte bitarteko haur batek izena ematen ez badu. Haur eskolek gutxienez hiru haur izan behar dituzte matrikulatuta ikasturte bakoitzean; bi ikasle daude datorren urterako matrikulatuta, eta hirugarrena behar dute zabalik mantentzeko. Interesa dutenek, bertan matrikulatzeagatik izango diren diru laguntzen eta gainerakoen inguruko informazioa haur eskolan bertan eskuratu dezakete, astegunez 10:00etatik 15:00etara nahiz 943-50 00 29 zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide