Beizamako Haurreskola zabalik mantentzeko ahaleginean ari dira

Nerea Uranga 2013ko uztailaren 12a

Bukatzear den ikasturtean Beizamako Haurreskolan dabiltzan haurrak eta hezitzailea. Beizamako Haurreskola ixteko arriskua dagoela eta hura zabalik mantentzeko ahaleginean ari da Beizamako Udala. Azaldu dutenez, "datorren ikasturtera begira, bi haur bakarrik geratzen zaizkigu haur eskolan eta irekita mantentzeko hirugarren haur bat behar da". Beizamako Haurreskolak abenduan hamar urte beteko ditu zabalik, eta herrian zerbitzu izatea garrantzitsua da. Horregatik, haur eskola zabalik edukitzeko Beizamako Udalak haur eskolan matrikula egiten dutenak diruz lagunduko ditu. Interesatuta daudenek datorren astelehena baino lehen Beizamako udaletxera (943-156408) edota haur eskolara (943-500029) jo beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide