Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beizamako Udalak deituta, herri batzarra egingo dute gaur arratsaldean, eta herritarrei 2012ko jarduna eta hasi berri den urterako dituzten erronkak azalduko dizkiete.
Udaleko ordezkariak eta herritarrak 19:00etan elkartuko dira, udaletxean, eta udalak diru sarrerak gutxitu izanaren ondorioak aztertuko dituzte; murrizketak izanda ere, ordea, herritarrei «zerbitzu duina» emateko egiten ari diren «ahaleginaren» berri ere emango dutela jakinarazi du udalak.
Herritarren iritziak jaso
Herritarren proposamenak jasoko dituzte gaur, eta, beraz, horien partaidetza «beharrezkoa» dela deritzo udalak. Honen agindu du beizamatarren iritziak kontutan hartuko dituztela.