Gaztaina jana egingo dute etzi Beizamako tabernan

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 22a

Beizamako tabernan gaztaina jana egingo dute larunbatean, udalak eta Hirusta kultur elkarteak antolatuta. Bertara joateko bihar bitartean erosi daitezke txartelak, tabernan. Haurrek zazpi euro ordainduko dute, eta helduek hamar euro. Haragi eta txorizo egosia, patata eta urdai azpiko tortila, gaztainak eta edaria izango dute, eta helduentzako salda ere egongo da. Hirustako kide ez direnek, ordea, bi euro gehiago ordaindu beharko dute, eta aparteko menua nahi dutenek aurrez abistatu beharko dute tabernan. 20:00etan hasiko da afaria, eta ondoren karaokea izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide