Beizamako Udalak Gipuzkoa Berritzenekin elkarlanean herritarrentzako hainbat zerbitzu berri eskaintzeko asmoa du. Herritarrek etxerako hainbat zerbitzu elkarrekin erosteko aukera aztertzen ari dira. Baina, martxan jarri aurretik herritarrentzako interesgarriak ote diren jakin nahi dute, eta horretarako izena emateko epeak zabaldu dituzte. Ekimenetako bat, etxerako egurra lortzea litzateke. Hau da, Beizamako herriak dituen basoetatik egurra hartu eta hura garraiatzeko kostua denen artean ordaintzea. Beizamako Udalaren arabera, «era horretan garai bateko ohitura berreskuratuko litzateke».
Ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek gaur dute izena emateko azken eguna. Udaletxean eman behar da izena.