Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ertzaintzak gizonezko baten hilotza aurkitu zuen atzo arratsaldean Beizaman, erreta. Lehen hipotesien arabera, istripua izan da.
Pasa zen ostiral eguerditik desagertuta zegoen 74 urteko gizonezkoa. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezkoa etxetik atera zen Nuarbe ingurura, belar batzuk erretzeko asmoarekin. Honen berririk izan ezean, senideek larrialdi zerbitzuetara jo zuten atzo arratsaldean, eta ertzainek 16:45 inguruan aurkitu zuen haren hilotza. Autopsiak zehaztuko ditu gertakariaren arrazoiak.