Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian hasi dituzte San Pedro festak Beizaman. Ostatu Zaharrean egindako erretiratuen bazkarian 30 bat lagun elkartu dira. Igandera bitartean hainbat ekitaldi izango da Beizamako herriko jaien baitan.
Ekainak 29, gaur, ostirala. San Pedro eguna.-17:00. Haur eta gurasoentzako jolasak. Bukaeran, merendola parte-hartzaile guztientzako.
-18:30. Herriko haurren txotxongilo emanaldia.
-19:00. VIII. Patata Tortila Lehiaketa.
-20:00. Lidia eta Xabier trikitilarien kalejira.
-20:30. Tortila lehiaketako sari banaketa, eta jarraian, afari merienda txotxeko sagardoarekin.
-Afalostean, Lidia eta Xabier trikitilariekin erromeria.
Ekainak 30, larunbata, bihar.- 10:30. Mendi irteera herriko plazatik abiatuta eta herriko trikitilarien laguntzarekin. Beherakoan, Garrintzako zelaian hamaiketakoa.
-19:30. Pala finala. Bakarne eta Unai Juan Luis eta Rebekaren kontra ariko dira.
-21:00. Herri afaria.
-Afalondoan, Sointek DJarekin festa goizaldera arte.
Uztailak 1, igandea, etzi.-11:00. Meza nagusia.
-12:00. Esku-pilota partidak. Altuna-Tolosa, Irribarria-Erostarbe eta Olaetxea-Jaka. Kolarpean, herriko trikitilariak.
-18:00. Herri kirolak eta egurren zozketa. Aimar Irigoien eta Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a harrijasotzen eta Joseba Otaegi eta Unai Otaño aizkoran.
- Jarraian, karta txapelketako finalak. Musean, Maria Dolores eta Nekane Unai eta Elenen kontra ariko dira; eskoban, Kontxi eta Maritxu Maria Dolores eta Nekaneren aurka; eta, puntuan, Maio eta Juanita Kontxi eta Maritxuren kontra.
-19:00. Bertso triki-poteoa, Haritz eta Jon Gurrutxaga trikitilariekin.
-21:00. Afaria, festei amaiera emateko. Afarirako txartelak ostiralean jarriko dituzte saltzen, patata tortila lehiaketaren garaian.
-22:30. Zezensuzkoa eta azken suziria.