Asteartean Beizaman ere ospatu zuten baserritarren eguna, han Beizamako Udalak urteroko ohiturari jarraituz etxe bakoitzetik erroldatutako pertsona bat gonbidatu zuen bazkaltzera. Dena den, izan zen beren kabuz joandako herritarrak ere izan ziren Beizamako Ostatu Zaharrean.
Aurten, jangela berrian bazkaltzeko aukera izan zuten beizamarrek, eta bazkaldu ostean tertulian jardun zuten iluntzera bitartean.
Arroa Behean asteburuan
Arroa Behean bihar eta etzi ospatuko dituzte sanisidroak. Bihar, 21:00etatik aurrera, mus txapelketa jokatuko da auzoan. Larunbatean, berriz, 18:00etan, bertako baserrietako sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Segidan, 21:00etan, III. Kantu afaria izango da Ederki elkartean, bertako soinu-jotzaileekin. Afaria 20 euro da eta txartelak Txomin tabernan daude saltzen.
