Beizamako karta txapelketak «erantzun bikaina» izan du

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 3a

Igandean bukatu zen Beizamako Udalak antolatutako Udaberriko Karta Txapelketa. Antolatzaileen arabera, txapelketak parte-hartzaile aldetik «erantzun bikaina» izan du. Bi igandetan jokatu dute eta bietan giro ederra egon da. Txapelketetatik arrakastatsuena eskoba txapelketa izan da; haur, gazte eta adinekoak aritu dira jokoan. Eskoba txapelketan Garazi eta Manuel Labaka aita-alabak izan dira txapeldunak; musean, Inazio eta Ihintza osaba-ilobak; eta, punttuan, Maria Dolores eta Nekane lagunak. Hurrengo karta-joku txapelketak herriko festetan, sanpedrotan, jokatuko dituzte Beizaman.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide